XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19) Eta Euskararen arerio guzti hauek erderaz irakasten, debekatzen, hobenesten, agintzen, oihukatzen, aholkatzen eta aldarrikatzen dute.

20) Bainan Euskarak bizi egin eta egingo du, zazpi euskarri menderaezin dituelako: 21) Seaskan dauden inuthaurrei amek kantatzen dizkieten doinuak.

22) Biziarentzat nerabeak gertutzeko gurasoek ematen dizkieten aholkuak.

23) Gure enparantzetan, jai denean, bertsolariek botatzen dituzten bertsoak.

24) Gizon emakumeek, beren bizian zehar, elkar ematen dituzten amodio hitzak.

25) Gure arbasoen epopeia, mendez mende, hain gogor erasoa izan den hizkuntza baten alde.